Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amona basoan galdu zenekoa

Idazlea: Arantxa Iturbe

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2003

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin nagusiak barnean beste hiru ipuin ditu eta ipuin horiek Txanogorritxo ipuinaren bertsio diferenteak dira.

Bi dira protagonista nagusiak: amona Eleni eta bere biloba. Ipuin nagusia bilobaren ikuspuntutik, ume baten ikuspuntutik kontatzen hasita dago eta ipuin horren barnean datoz txertaturik amona Elenik kontatzen dituenak, alegia, Txanogorritxoren bertsio diferenteak zeinetan lehendabizikoan, amona ipuinaren barneko pertsonaia bihurtzen den.
 


Prentsako aipamenak:


- HUHEZI. Haur Liburu Mintegia. Irakur Gida 2003 Maddiri amona Elenaren ipuinak gustatzen zaizkio eta txikitatik bere magalean jesarrita entzunizan ditu; baina egun batean amonari Txanogorritxu ipuinaren amaiera ahaztu egiten zaio eta Maddi beldurtu egiten da. Handik gutxira, amona zaharren egoitza batera eramaten dute.

Amona eta Maddiren arteko harremana oso ondo deskribatzen du idazleak, eta pertsonaiak sinesgarritasun osoz azaltzen ditu. Alzheimerraren gaia, egun dagoen gizartearen arazo larria, ondo tratatua dago eta ipuin honek oso ondo islatzen ditu amonaren beldurra eta Maddiren sentimendu nahasiak, amona ondoezik ikusi eta gaixotu ote den beldurra duelako.

Hunkigarria da amona, Txanogorritxu moduan, basoan galduta dagoen pasartea; emakumeak amaiera hurbil dagoela somatzen du nonbait eta negar malkoak ezin eutsi agertzen da hilobaren aurrean. Arantxa Iturbek liburuaren izenburutzat aukeratu du pasarte hau.

Elena odriozolaren ilustrazioek -zoragarriak eta testuarekin bat datozenak- momentu askotan hunkitu egiten gaituzte, amamaren irudiak oso ondo islatzen baitute ipuinaren esanahia eta amonak daukan etsipena gaixotasunaren aurrean.

Sentiberatasunez beteriko narrazioa da hondo-hondoraino heltzen dena eta gure barneak astindu egiten dituena.


Amona basoan galdu zenekoa