Izenburua: Arturo eta Klementina
Idazlea: Adela Turin
Ilustratzailea: Nella Bosnia
Itzultzailea: Fernando Rey
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2013
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Adela Turinen Neskatoen alde bildumakoa da liburu hau. Fabula eran eraikitako ipuin honetan azaltzen zaigunez, ilusioz eta maitasunez beteta hasi zen bikote bizitza, monotonia eta kartzela bihurtuko duen rol banaketa desorekatu batek. Horretarako Arturoren eta Klementina dortoken maitasun historia kontatzen zaigu. Elkarrekin bizitzera joaten direnean Arturok Klementina etxean geratzea behartzen du, “bere hobe beharrez”. Klementina ez da zoriontsu eta ez da bere buruaren jabe sentitzen. Senarrak gutxietsi egiten du emaztea, eta irri egiten die haren ametsei.
Asun Agirianoren kritika Garan
Xabier Etxanizen kritika Argian