Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Begi argi horiek

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Luis Alonso

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2000

Bilduma: Topaleku

Orri kopurua: 160


Laburpena:
Madrilgo neska ikasle eta gazte batek, udako oporretan, oso bidaia luze eta inportante bat egin beharko du: Peruko Cuzco aldera, Inken bidea egitera. Bidaia bere aitarekin eta talde batekin egingo du. Ez da bidaia turistiko arrunt bat izango, han, Machu Picchun, munduko erlijiorik inportanteenen arteko errito bat ospatuko da. Erlijio bakoitzeko ordezkariak irudi bana eramango du. Irudiok balore handikoak dira, eta mafia bateko kideak horien atzetik dabiltza. Neska protagonista eta taldekoen betebeharra diamantezko Ama Birjina daraman ordezkaria zaindu eta babestea izango da. Ordezkari hori erlijio diferenteen ikertzailea da: neskaren aita, hain zuzen. <BR>
Perun hainbat abentura biziko dituzte, taldekoen arteko harremanak estutuko dira, eta jende berria ezagutuko dute. Erantzunkizun handiko eginkizuna bete beharko dute, beren bizitza galtzeko arriskuan ere egongo dira... Honek guztiak neskaren izaera aldatuko du.
Gai ezberdinak lantzen ditu egileak, azpimagarriena, zera da: erlijio, arraza eta kultura diferenteen tolerantzia. Erlijio eta kultura bakoitzak bere ideologia eta sinbolismoa ditu, baina, oro har, guztiek dute komunean punto pilo bat. Kultura diferenteen errito eta ohiturak onartu eta errespetatzea guztion helburua izan beharko lukeela esan nahi digu idazleak. Azken finean, gizakiok horrelaxe hazi eta aberastu egin gaitezke.


Prentsako aipamenak:

- Laura Sagastume, Behinola 4.zenbakia, 2001eko apirila Merezi duen bidaia



Gazteentzat bi nobela idatzi ondoren (Hamabi galdera pianoari, Elena eta arrastiria), Juan Kruz Igerabide idazleak hirugarren bat kaleratu berri du bidaia bat kontatzeko. Lehenago Jon Arretxe edo Patxi Zubizarretaren moduan, baina norabidea aldatuz, idazleak Machu Pichura daraman Inka Bidea egitera gonbidatzen gaitu.
Narratzailea neska gazte bat da, baina bera ez doa Perura turista moduan, ia bidaia iniziatikoa suertatuko zaion ibilaldi bat egitera baizik. Machu Pichun erlijio guztien arteko erritu bat egitekoak dira eta, horretarako, zeinek bere irudi sakratua eramango du. Neska gaztearen aitak kristauena den harribitxizko Ama Birjina bat eramango du eta, alabari, beste taldekideei bezala, hura zaintzea eta zelatatzea egokituko zaio. Baina lapurretak eta erasoak hasieratik bertatik hasiko dira eta horrek bidaia benetan arriskutsu bihurtuko du.

Nolabait ere, horixe da eleberri mardul honen mamia, baina Begi argi horiek hori baino askoz gehiago ere bada.
Ezer baino lehen, neskak taldekideei erreparatuko die eta ohartuko da, adibidez, Maria izeneko andre bat aita erakarri nahian dabilela, edo beste bat frantses batekin maitemintzen ari dela… Baina horrekin batera, harrituta geratuko da Peruko errealitate eder eta gordinarekin, adibidez, Luz izeneko neska gazte batek aitari ahizpa oherako eskaintzen dionean:
Aita gelditu egin da neskatilaren aurrean, makurtu, bien begiak parez pare geratzeraino; bi sorbaldetatik heldu eta esan dio: "Begi argi horiengatik, Luz. Zuk ez egin zure ahizpak bezala. Ikasi, lan egin…, baina ez saldu zure gorputzik. Egunen batean, maite zaituen lagun bat aurkituko duzu, familia bat izango duzu…".
Horrekin batera, protagonista harri eta zur geratuko da sarraski baten aurrean, eta taldekideak zer egin ez dakitela daudenean, salatu, ez salatu… Zeren, oso helburu espirituala duen bidaiak oso gordina den errealitatearekin egiten baitu talka:
Alde hauetan, biziak ez du harrikozkor batek adina balio; ostikoz jo eta bazterrera botatzen den harrikozkor batek adina ere ez. Atzoko sarraskiaren irudiak datozkit burura. Errealitatetik kanpo banengo bezala sentitzen naiz, atzoko guztia amesgaizto bat balitz bezala, film baten (eta ez errealitatean) ikusi izan banu bezala.
Eta bidaia egitera joan zen neska eta handik itzuli dena desberdinak dira, honen begi argietan agertzen den islada oso desberdina da orain.
Hasieran bidaiaz neukan irudia ekarri dut gogora, eta errealitatearekin parekatu dut. Nire bizitza osoan izan dudan esperientziarik krudelena izan da; aldi berean, ordea, nire bizitza osoko sentipenik onenak eta ederrenak ezagutu ditut.
Honekin guztiarekin, Juan Kruz Igerabideren Begi argi horiek erraz irakurtzen den elaberri erakargarria da eta gazteei gutxienez bi leiho zabalduko dizkie, batetik erlijioarena eta, bestetik, Peruko egoerarena, eta ia harrigarri eta guzti egiten zaigu, gazte literaturan gertatu izan denaren kontra, neska protagonista bidaian zehar ez maitemintzea. Edozein modutan, testuari behin baino gehiagotan sentsualitate handia dario:
leku ezkutu samar bat aurkitu dugu; hara ez da inor joan linternekin; hantxe bainatu gara. Bidean, Luisa bildu zaigu. Gaua oso ilun dago. Ur hotzaren ukitua sentitu dut gorputz biluzian, eta mendi hauetako airearen laztan tinkoa. Nire bularmuturrak diamante zorrotzak bailiran gogortu dira.
Hala ere, irudipena dut batzuetan bidaiaren beraren kontaketa astuntxo suertatzen dela eta egileak misterio eta intriga handiagoa emango ziokeela neskaren aitak —edo beste norbaitek…— daramana hasieratik zer den esan ez balitzaigu. Guztiarekin, egileak oso elaberri gomendagarria eta merezi duen bidaia eskaintzen digu.

- Xabier Etxaniz, CLIJ febrero del 2001 En esta novela iniciática, Juan Kruz Igerabide nos lleva hasta el mítico Machu Picchu en un viaje lleno de aventuras y peligros. Una joven alumna de artes marciales e hija de un conocido estudioso de las distintas religiones nos narra este viaje, maravilloso, entrañable, pero a su vez intenso, peligroso e inquietante, donde las distintas filosofías de la vida, la diversiad religiosa y la violencia y el deseo del poder se entremezclan en una novela llena de intriga y, a la vez, de comentarios sobre la vida.

Igerabide ha logrado, con una prosa cuidada y una estructura sencilla, crear una novela creíble que no sólo nos engancha a su lectura, sino que además nos hará reflexionar, al igual que a la joven protagonista de la obra. La inclusión de poemas, reflexiones, así como la descripción de los lugares y sus gentes añaden valor literario al texto, a la aventura de esta excelente novela de intrigas.
- Felipe Juaristi, Diario Vasco Inkak, gu eta bidaia.

Juan Kruz Igerabidek, normalean, haur-gazteentzat idazten du, baina horrek ez du esan nahi haren literatura haur-gazte literaturan sar daitekeenik beti. "Hamaika galdera pianoari", gazte-sailean argitaratu bazuten ere Alberdaniakook, ez da ez gaiagatik ez gaiaren trataera poetikoagatik gazteentzat bereizia, helduentzat baizik. Egia esan, poema-liburu bat bezala irakur daiteke harako hura; edo gogoeta-liburu bezala, nahi izanez gero. Batek baino gehiagok pentsatzen du ez dagoela haur edo gazte literaturarik, izenak (literaturak, alegia) ez duela adejetiborik onartzen, baina ez nago ni iritzi horrekin erabat ados; ezta erabat aurka ere; ez nago, edo batzuetan bakarrik nago, ez dakit non. Liburu batzuk, zalantzarik ez, gazteentzat ez ezik, helduentzat ere badira, mundu guztiarentzat alegia, eta sail horretakoak dira gure kulturan izan diren, diren eta izango diren libururik ederren eta zoragarrienak: "Altxor Uhartea" esaterako, eta bat aipatzearren. Gertatzen da gai batzuk, bidaiarena adibidez, egokitzat jotzen direla gazteen heziketarako: helduek bidaiarik egingo ez edo bidaiez ikasiko ez balute bezala. Gertatzen da liburu batean haur edo gazte bat pertsoanaiatzat hartu eta liburua, gehienetan, gazte sailean sartzen dela. Ez beti. Juan Kruz Igerabidek, lehen esan bezala, normalean haur eta gazte literatura idazten du. Jarraitzaile asko ditu eta aditua dut "J. K. I.ren zale"ek talde bat osatu nahi dutela, idazlearen liburuak irkaurri eta komentatzeko. Ez da ideia txarra, argazki eta sinadura ere izango omen dute ugari, biltzen direnean. Izan ere, liburu batzuk ez dira bakarrik, etxeko isolamenduan irkaurtzekoak, baizik eta denen artean. Honez gero, galdetuko duzue zertan den liburua, ezta? Bidaia bat Machu Pichura, zeinak esan nahi baitu "Mendi Zaharra". Irakurri.


Begi argi horiek