Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Beti iparralderantz

Idazlea: Jon Arretxe Perez

Ilustratzailea: Cristina Fernández Blanco

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2014

Bilduma: Auskalo, 47

Orri kopurua: 157

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Drissa, Maliko nerabe bat, pozik bizi da gurasoekin eta anai¬arrebekin, baina aitak lana galduko du eta, ondorioz, euren bizimoduak okerrera egingo du. Erabaki gogorra izan arren, aitak Europara joatea erabakiko du. Haren berriak jasoko dituzte, baina halako batean berriak eten egingo dira, eta Drissak aitaren bila joatea erabakiko du. Ia dirurik gabe ekingo dio iparralderanzko bidaia luzeari. Laster aurkituko du bidaia laguna, Abdou. Harekin hainbat estualdi eta abentura pasatuko ditu eta, azkenean, ametsa lortuko dute bi lagunek, nahiz eta ez haiek imajinatutako eran.

Jon Arretxe idazlea eta bidaiaria da. Lan honetan, aurrekoan bezala (Harresi handirantz, 1997), bigarren ezaugarri hori nabarmentzen da. Liburuan Afrikako ipar mendebaldea ezagutuko ditugu, bai bertako ohiturak, eta baita gatazkak ere: Tuaregak, kabiliarrak, islamista erradikalak, soldatu frantsesak,...

Abentura eleberri bat da, erritmo bizi¬bizikoa, etorkinen ibilbideetan barneratzen gaituena. Marrazkiek testuaren osagarri dira eta liburuaren hasierako mapa oso lagungarria da bidaiaren nondik norakoa jakiteko.


Book Trailerra (Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa 15-16, Sari Nagusia, Norbanakoen kategoria):

 


Beti iparralderantz