Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bihotzen sendagilea

Idazlea: Kristien Aertssen

Ilustratzailea: Kristien Aertssen

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2017

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan adiskidetasunaren ardatz nagusi bati buruz hitz egiten zaigu: elkar zaintzea. Kontzeptua azaltzeaz gain, adibideak eskaintzen ditu.

Tonua baikorra eta hezitzailea da, nahiz eta maitasuna, heriotza bezalako gai sakonak ere agertzen dituen.

Bihotzen sendagileak animalien bihotzeko minak sendatzen ditu, bakoitzari zein gaitz duen esan, eta sendatzeko bidean jartzen du, alaitasunez. Egun batean ezbehar handi bat izaten du sendagileak: bere laguntzaile eta adiskide den zakurra hil egiten da. Berak sendatu izan dituen animaliek orain bera lagunduko dute.

Ilustrazioa testuak dioena indartzera dator, egoerak erakusten ditu orri osoan, edota hainbat egoera orri berean, komiki antza hartuz. Testua bezala, irudiak eta koloreak baikorrak eta alaiak dira. Irudi ikonikoak dira, ezagutzeko errazak eta borobilduak. Ur margoa estanpaturiko hostoekin josten du.


Bihotzen sendagilea