Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiru Bidelapurrak

Idazlea: Tomi Ungerer

Ilustratzailea: Tomi Ungerer

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Argitaletxea: Kalandraka

Urtea: 2001

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 37

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Baziren behin kapa beltz eta kapelu beltzeko hiru bidelapur gaizto. Halako batean, gau ezin ilunago batean, zalgurdi bati eman zioten alto, bidaiari bakarra zekarren gurdiari: Uxue izeneko umezurtza... Haur literaturaren klasiko garaikide bat.


Prentsako aipamenak:


- Mondragon Unibertsitateak argitaratua Dagoeneko 40 urte pasa dira jada klasiko bilakatu den hiru bidelapurren istorioa lehendabizi kaleratu zenetik eta, hala ere, ez du gaurkotasun izpirik galdu bidean. Berriro ere Kalandraka argitaletxeari eskertu behar diogu europar haur literaturako klasiko hau euskaraz gozatzeko aukera.

Hiru bidelapurrek gaiztakeriak egiten igarotzen zuten denbora, jendea izutzen eta ahal zuten guztia lapurtzen... Baina hori guztia aldatu egiten da Uxue umezurtza bahitzen dutenean eta hark galdetzen dienean ea zertarako behar duten horrenbeste diru eta bitxi, orduan konturatzen baitira ez dakitela zertarako lapurtzen duten. Eta galdera horrek sorrarazten dien hausnarketaren ondorioz umezurtzak jasotzeari ekingo diote, umez beteriko herri oso bat eraiki arte.

Tomi Ungerer idazlearen album honetan testuak eta irudiak garrantzi bera dute zalantzarik gabe, beraien arteko oreka eta osagarritasuna erabatekoak dira uneoro. Irudietan, bi kolore nagusitzen dira besteen gainetik, beltza eta urdina hain zuzen. Kolore horien nahasketarekin gaua eta iluntasuna irudikatzen dira eta gau giro horrek sorrarazten digun beldurra eta ikara. Dena den, irakurleak sentitzen duen beldurra desagertuz joango da ipuina irakurri ahala eta, kolore beltza garrantzia galtzen doan heinean, lapurrek ere hasierako maltzurkeria galduko dute ia ohartu gabe.

Haurren beldurrei aurre egiteko liburu paregabea, gaizto-gaiztoek ere beren bihotz txikia izaten baitute, askotan ezkutuan dagoen arren.


Hiru Bidelapurrak