Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Korri, Kuru, korri!

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Rebeca Luciani

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Paper txoriak; 23

Orri kopurua: 84

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ipuin errealista da, gaitzat migrazioa eta migranteak hartzen dituena.

Istorioa ez da gordinkeriatan aritzen, tonu samur eta hunkigarria du.

Kontakizuna bi planotan gertatzen da. Gaur egungo Ingalaterran batetik eta XIX. Mendeko Afrika-Frantzian bestetik.

Ingalaterrako istorioan inauteriak dira, eta Nora izeneko neskatila, jirafa mozorroa jantzita daukala, zauritu egiten da, eta hospitalera eramaten dute. Han, Kuru izeneko mutikoa ezagutzen du, Afrikatik etorri berria, antza.

Elkar ezagutzen ari direla, Kuruk bere bizipenak ez, baizik eta jirafa batek XIX mendean egindako bidaia kontatzen dio: Etiopian kume zela ehizatu, eta nola eraman zuten Parisa, Sahara lehenik eta Mediterraneoa ondoren gurutzarazita.

Kolore konbinazio indartsuaz dago ilustratua ipuina. Paisaiak aldatzen doazen neurrian aldatzen dira koloreen tonalitateak. Ukitu exotikodun irudiek kontakizunaren samurtasuna islatzen dute.


Korri, Kuru, korri!