Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Larunbatean Bukowskin

Idazlea: Andueza, John

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2012

Bilduma: Bizi taupadak

Orri kopurua: 208

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Berrogeita hamaika kapitulu laburrez osatutako liburua.
Hona hemen argumentua: Aitor Bergaretxe, Xato, Arrasatetik Donostiara joan da bizitzera. Institutu batean hasiko da eta bertan mota guztietako ikasleak eta irakasleak deskribatuko dizkigu. Halako batean, institutua hankaz gora jarriko duen gertakari bat izango da, eta errugabea erruduntzat joko dute. Gelakide batek beste batzuek egindako zerrikeria pairatuko du. Zorionez, benetan zer eta nola gertatu den argituko da, eta institutuko giroa bere onera itzuliko da. Hamabost urteko gazteen interesak, ametsak eta jokaerak deskribatzen ditu.

Leku eta datu erreal ugari ageri dira: Bukowski taberna, Errealeko jokalari batek sartutako gol famatua, Samsung Galaxi mini, No habrá paz para los malvados filma, Euskadi Sariaren inguruan sortutako polemika...

Hizkuntzarekin hitz jokoak egiten dira eta, agian, ingeleseko hitz edota esamolde gehiegi erabiltzen dira.
 


Larunbatean Bukowskin