Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mainamikirri

Idazlea: Castillo Suarez Garcia

Ilustratzailea: Morkots

Argitaletxea: Fanietorri argitalpenak

Urtea: 2018

Orri kopurua: 58

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Umeentzako bi ipuin dira, Mainamikirri izeneko neskatxo bat protagonista dutenak. Aurrenekoan, “Erregearen alaba” izenekoan, Mainamikirri hainbat emakumerekin joaten da errekara arropa garbitzera, eta batek kontatzen du kuxkuxeatzen ibili zaien gizon bat aberastu egin dela. Kontu horien artean entzun omen zuen zelan sendatu erregearen gaixotutako alaba, eta erregeak diruz saritu omen zuen. Emakumeek kuxkuxeroa topatu, eta lezioa emango diote.

Bigarrenean, “Katu beltzak” izenekoan, gizon baten seme-alabak pikorrekin gaixotzen dira eta gizon horrek, betiko ostatuan gaua pasatzean, ikusiko du etxeko andrea eta alaba (Mainamikirri) sorginak direla eta birao baten bitartez gizonaren etxera doazela katu bihurtuta. Gizonak haietako bati atzaparra moztu eta ostatura itzultzean Mainamikirri besomotz topatuko du, baina seme-alabak sendatu dituztenez, moztutako atzaparra itzuliko dio (eta suposatzen dugu Mainamikirrik magiaz lotuko duela berriro).

Ilustrazioak bi orritakoak edota orri bakarrekoak dira, handiak, kolorezkoak eta itxura errazekoak. Testuak kontatutakoa zabaltzen dute.


Mainamikirri