Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mari Xor

Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2018

Orri kopurua: 64

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Jose Arratibelen ipuin ezagunean oinarritua, Euskal Cenicienta edo Mari Errauskineren bertsio gaurkotua da Yolanda Arrietak moldatu eta Aitziber Alonsok ilustratutako album hau. Orain arte entzuna genuen Mari Errauskineren eta Mari Xorren arteko loturaren berri. Izan ere, euskarazko ahozko literaturak ere izan du bere Cenicienta, gaztelaniatik itzulitako Mari Errauskine baino lehenagokoa, gainera.

Horri buruz asko idatzi du Yolanda Arrietak, Euskal Herriko ipuin herrikoietan emakumeen irudia aztertu eta Gatzaren atzetik. Emakumeen irudia euskal ipuin herrikoietan: Mari-xor liburua argitaratu baitzuen 2005ean, Emakunderen laguntzarekin. 2018an, berriz, Klasikoak Gaur: Mari Xor liburua ere argitaratu zuen Denonartean argitaletxearekin. Baina horiek helduei zuzendutako liburuak dira. Hau, ordea, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako edizioa da.

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan Mari Xorri zor zitzaion liburua osatu dute Arrietak eta Alonsok. Pertsonaia aztertzetik urrun, bere istorioa haurrentzako idatzi eta ilustratu dute. Orriotan ez dugu betiko Mari Errauskineren ipuina aurkituko, ez, hau Mari Xor baita. Bestearen istorioarekin antzekotasunik baduen arren, honek bere berezitasunak ditu eta sortu zen garaiko hainbat ezaugarri edo arketipo garrantzitsu mantentzen ditu: gatza, besteak beste.

Xehetasun handiko irudiak dira Aitziber Alonsorenak: Mari Xor azal-zuriko eta ile beltzeko irudikatu du, bere ahizpa-ordeen eta haien anaiaren ile gorriarekin kontrastean; soineko luze eta ederrekin ikusiko dugu; bere antzarekin… Kolore asko nahastu ditu irudietan eta oso ilustrazio indartsuak sortu ditu.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Mari Xor