Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Musubero mon amour

Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2000

Orri kopurua: 119


Laburpena:
Ahoa bete hortz utzi nau gure gelako neska-taldeari Bordeleko kiroldegian ateratako argazkiak.<BR>
Gizon bapomotel bat ageri da argazkian, emakume bati bizkarretik besoa pasatzen, musuka eta sekulako estutua ematen.<BR>
Horra artekoa normala da. Ez gaude, ba, Frantzian, maitasunaren lurraldean? Agur esateko, elkarri lau eta sei zortzi musu ematen dioten tokian?


Prentsako aipamenak:

- Deia, 2000ko apirilaren 28a "Maxe" saileko bigarren liburua da hau, Elkarlanean argitaletxeak kaleratu berri duena. Maxe Bordelera joan da eskubaloiko lagunekin, han partida bat jokatzera. Eta, beste askotan bezala, erretratu bat atera du eta errebelatutakoan, zer ikusiko argazkian..., eta bere andereño monsieur batekin musuka. Olalá! A zer saltsa! Bere bildumako beste argazki batzuk ere erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harrira gauza bitxi eta polit askoak argituko dizkio irakurleari. Aipatzekoa benetan Antton Olariaga marrazkilari apartak ilustrazioetan egin duen lan ona. Anjel Lertxundik idatzi du bigarren atal hau ere, beti bezala, maitasunez, freskotasunez.


Musubero mon amour