Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Neba-arrebak!

Idazlea: Rocio Bonilla

Ilustratzailea: Rocio Bonilla

Itzultzailea: Gerardo Markuleta

Argitaletxea: Algar

Urtea: 2018

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek bi portada ditu, bata berdea eta bestea horia. Edozein aldetatik has daiteke ipuina irakurtzen. Aukeratzen dugunaren arabera bi protagonistetako baten ikuspuntutik kontatuko zaigu ipuina, anaiaren eta arrebaren ikuspuntutik. Izan ere, gaia, nagusiki, neba-arreben arteko erlazioen ingurukoa da, edo, zabalago hartuta, haurrideen artekoa. Tonua umoretsua da.

Nire neba tximino bat da. Nire arreba errinozero bat da. Horrela hasten da bi aldetatik konta daitekeen neba-arreba biren istorio hau.

 

Arrebak ez du anaia maite, beti tontakeriak egiten dabilen tximino bat iruditzen zaio, bere gauzak ukitzen eta apurtzen dituena, mainontzi bat eta berarentzako karga bat dena; baina… nebaren alde txar guztiak azaldu ostean, onartzen du etxean ez dagoenean faltan botatzen duela, elkarrekin primeran pasatzen ere badakitelako.

Anaiak ez du arreba maite, seria eta marimandona iruditzen zaio, ume txiki bat bezala tratatzen du (handitu den arren) eta aspergarria da; baina… arrebaren alde txar guztiak azaldu ostean, onartzen du etxean ez dagoenean faltan botatzen duela, elkarrekin primeran pasatzen ere badakitelako, eta arrebak gauza berri asko irakasten dizkiolako, eta gauetan beldur denean babesten duelako, etab.

Ilustrazioetan detailetxo asko daude, testuak dioena aberasten dutenak. Esaterako, protagonistak tximino eta errinozero aurpegiarekin ikusten ditugu kontaketen lehenengo zatian, baina bukaeran, elkar behar dutela aitortzean, ume aurpegia berreskuratzen dute.


Neba-arrebak!