Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nire maitea

Idazlea: Astrid Desbordes

Ilustratzailea: Pauline Martin

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2015

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, eta ama eta seme-alaben arteko baldintzarik gabeko maitasuna du xede. Tonua pedagogikoa da, une eta ereduen katalogo bat delako: Haurrari baldintzarik gabeko maitasunaz hitz egiten zaio, eta gurasoari portaera ereduak ezartzen zaizkio.

Liburuan zehar, egoera kontrajarriak agertzen dira, bi orrialdetan irudikatuz. Adibidez: ezkerrean, “Goxo-goxo zaudenean maite zaitut”, eskuinean “Baita nire aurka jartzen zarenean ere”.

Haurraren bizitzako parte izan daitezken egoera asko agertzen dira. Aldi berean umorea duen liburua da, zenbait egoera irudikatzean irribarrea aterako zaio irakurleari.

Ilustrazioak garbiak dira, marra soilez egindako formekin eta xehetasunetan sartu gabe. Kolore paleta ere soila da, irudiak garbi ikusteko edo.


Nire maitea