Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nora joan da aitona?

Idazlea: Alaine Agirre

Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2014

Bilduma: Kuku Saila, 52

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio errealista da. Tonu hurbil eta gozoan aiton baten makaltzea eta heriotza deskribatzen zaizkigu, bere bilobaren begietatik.

Ikerrek, haur narratzaileak, betidanik izan du harreman estua aitonarekin. Iker handitzen ari den heinean, aitona zahartzen eta memoria galtzen ari da, seguruenik Alzheimer edo horrelako gaixotasunak jota. Iker ez da egoeraz erabat jabetzen, eta aitona bromatan ari delakoan dago.

Bukaera saminari aurre egin beharko dio Ikerrek.

Ilustrazioak errealitatea irudikatzen du baina figurak eta hainbat elementu luzatuz, horrela errealitatea eta aitonaren buruan sortzen ari den desoreka irudikatuak gertatzen dira. Kolore aukera paregabea: grisak, granateak, doratu eta berde oliba behin eta berriz agertzen den mantatxoan. Paleta honek giro goibela indartzen du.


Nora joan da aitona?