Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ondarruko piratak

Idazlea: Ana Urkiza Ibaibarriaga

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2003

Bilduma: Gaztaro bilduma

Orri kopurua: 152


Laburpena:
Andonik ez du Ondarrura joan nahi. Aspertu egingo dela uste du. Ezin du susmatu, ordea, Ondarrun zer-nolako abenturak biziko dituen. Filmetan baizik ikusten ez diren piratak ezagutuko ditu, hezur eta mamizkoak. Eta piraten lagun egingo da.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo, 2004ko martxoaren 31a Umeen bihurrikeriak

Ana Urkizak haur literaturaren arlora jo du "Ondarruko piratak" izeneko nobelatxoarekin. Bertan kontatzen zaio irakurleari nola mutiko bat oporrak pasatzera doan aitonarenera, Ondarrura, aitona gaixorik baitago. Hasieran, mutikoari ez zaio gehiegi gustatzen plan hori, baina herrian ezagutuko duen jendearekin harremanetan hasi eta mundu berri bat irekiko zaio. Nobelatxoan batez ere Andonik eta Ondarrun ezagutuko duen jendearekin harremanetan hasi eta mundu berri bat irekiko zaio. Nobelatxoan batez ere Andonik eta Ondarrun ezagutuko duen taldetxo jendeak (Astillerukoak) burutzen dituzten abentura txikiak kontatzen dira. Idazleek zail izaten dute normalean inguru errealista batean abentura nobela klasikoetan kontatzen zirenak bezalakoak era sinesgarri batez eskaintzea. Gogora daitezke, adibidez eta Ana Urkizaren nobelaren izenburuan aipatzen diren piratek eskainzten duten hariari helduta, Stevemsonen edota Salgariaren nobelak, eta edonor kontura daiteke halakoak kontatu nahi izanez gero, garai edo leku urrunetara jo ezik, nekez egin daitezkeela abentura nobelak. Beraz, piratak desberdinak izan behar. Kasu honetan, piratak kanpoko errealitatean baino, protagonista den gaztearen begiradan daudela esan daiteke, eta abentura miresgarrien ordea, umeen bihurrikerien mugatik pasatzen ez diren gertakariak agertzen dira, eta zalu eta arinez eskainiak.


Ondarruko piratak