Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Paularen zazpi gauak

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belástegui

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2002

Bilduma: Tukan Urdina

Orri kopurua: 128


Laburpena:
Paulak ospitalean igaro zituen zazpi gauak kontatzen dizkigu ipuin honek. Baina beste ipuin asko ditu barruan, zeuk ere goza ditzazun, asper ez zaitezen, eta, hala behar bada, senda zaitezen.


Prentsako aipamenak:

- Luis Arizaleta, Behinola aldizkaria 7.zenbakia 2002ko azaroa New York-eko istorioak

Seguruenik ikusia izango duzu Spielberg-en New York-eko istorioak izeneko zinema lana.Hartan, gaur egungo Manhattan-en,Zoe izeneko neskatila Mila gau eta bat gehiagoren kutsuko istorio baten protagonista bilakatzen da,eta bien bitartean haren aita –biolinjole aparta – munduan zehar dabil entzuleen sentimendurik eztienak azalera ekarriz.Eta hain zuzen aipamen horrekin hasi gara lau eskuz idatzitako liburu honen historia hau ere hiri handian kokatzen delako eta,bertan,musikaren bidez itzal handia izatera helduko den norbait agertzen delako.

Horraino koka genitzake filmaren eta testuaren arteko kointzidentziak,nolabait esateko,bere intertestualitate propioa;baina izenburuan bertan bada beste oihartzun literario ageriko bat,beste tradizio bati buruzko aipamena,hau da,gauero pertsona batzuk hitzaren eta ipuinaren inguruan esertzean sortzen den tradizio ekialdekoa eta mendebaldekoa.

Proposamen horrek sortzen duen giroa gero eta erakargarriagoa eta biziagoa egiten da pertsona narratzaileen kopurua handitu ahala (sei izateraino).Nork bere ipuinari ekiten dionean,nolabait ere bere nortasunaren ezaugarriak uzten ditu agerian,eta,bide batez,adiskidetasuna harilkatzen dute denen artean.Hiri arrotzaren bakardadea uxatuko dute hitzaren bidez.

Gaixotasuna ere desagertu egingo da:topaketa ospital batean gauzatzen bada ere,harremanak handik kanpora ere iraun egingo du. Egileek horrela adierazi nahi ote dute ipuin entzuketak gaixotasuna senda dezakeela?

Egileak bi pertsona hurbilak dira. Sarritan egiten digute bisita,Igerabidek Adunatik eta Zubizarretak Gasteiztik.Baina beren pentsamenduak ozeanoaren bestalderaino heldu dira:hain hurbiletik,hain urrunera.Eta bidaia horretan Ele-
na Odriozolak islatu ditu ideiak imajinetan.


Paularen zazpi gauak