Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Idazlea: John Boyne

Itzultzailea: Mirentxu Larraņaga

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2007

Bilduma: Eleberria

Orri kopurua: 217

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Ohituratik at liburuaren kontrazalean, zehaztapen handirik gabe, argitaletxearen gomendioz irakurleari ibilbide baten hasiera iradokitzen zaio eta bidelagunaren izena agertzen zaio: Bruno, 9 urteko mutiko berlindarra. Argitaletxearen iritziz, garrantzitsua da gaiaz ezertxo ere jakin gabe liburua irakurtzen hastea.

Maletak egiten aurkitu zuen Brunok Maria neskamea, eta handik gutxira etxe berria estreinatu zuen, Berlinetik kanpo, eremu zabal, triste eta bizi gabekoan. Luze igarotzen ziren orduak Brunorentzat, eginkizun berezirik gabe: Herr Liszt jaunaren eskolak hartu, arreba Gretel EGK-ekin askotan eztabaidatu, pertsona arrotzen jokabide bortitzak harriturik ikusi, eta bere gelako behatokitik kanpora begiratu. Aspergarria, esploratzaile grina zuen mutikoarentzat, harik eta egun batean etxetik irten eta inguruko hesia jarraitzeko asmoz, pausoka-pausoka , ibiltzen hasi zen arte...

 

Book Trailerra (Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa 17-18, Saria Nagusia, Norbanakoen kategoria eta Publikoaren saria, norbanakoen kategoria):

 

 


Book Trailerra (Liburu Gaztea 16-17, Publikoaren saria Norbanakoen kategorian)

 

 


Pijama marradunaz jantzitako mutikoa