Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urrunean, Menkaura

Idazlea: Elena O´Callaghan i Duch

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2008

Bilduma: Ameslari

Orri kopurua: 174

Adina: 14tik gora


Laburpena:
Liburu honen bidez, O´Callaghanek Egiptoko Menkaura piramidearen inguruan txirotasunarekin eta lazeriarekin dauden arazoak kontatzen dizkigu. Gamal mutiko alai eta behargina da. Bere ama hil zenean aitak ez zuen beste aukerarik izan eta eskolatik atera behar izan zuen lanean jartzeko eta horrela etxera dirua eramateko. Familia osoa bat eginik dago eta hobeto bizitzeko, hirira joan behar izaten dute lehortearen arazoengatik. Gamalek, aita beraz harro egotea nahi du baina amaren falta handia ere badauka. Aitona ere zaindu beharra dute. Idazten eta irakurtzen ere ikasi nahi du. O´Callaghanek liburua Gamalen istoriotik urrunduz amaitzen du, mundu guztiko haurren txirotasunaren eta horren inguruko ezjakintasunaren berri emateko.


Urrunean, Menkaura