Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zaldiko-maldikoan

Idazlea: Hainbat idazle

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2003

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 60

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Esku artean dugun liburu hau, hamabi idazle ezberdinek haur literaturari eskainiriko poema bilduma da Aizkorri argitaletxearen bosgarren urteurrena ospatzeko. Idazle bakoitzak idatziriko bina poema aurkituko ditugu bertan eta gehienek formatu laburrari eutsi diote: irudi indartsuren bat iradokitzeko edo egoera jakin bat deskribatzeko.
Aukeratutako baliabideak eta jorratutako gaiak askotarikoak dira. Herri literaturarik hurbil koka daitezkeen hoskidetasun eta erritmo neurtuetatik bertso aske eta kontzeptualetara. Naturarekin zerikusia daukaten oinarrizko gaietatik kontzeptu abstraktuei buruz gogoeta eragiteraino: maitasuna, askatasuna, biziaren laburra, gogo eta amets helduezinak... Umore ukituak ere topa daitezke, gutxi izan arren; baita irudi surrealistak ere. Aldarte oso desberdinak adierazten duten egitura paralelo originalak ere bai.
Azken batean, poeta eta poema bilduma honetan gaur eguneko korronte eta joeren erakusgarri ugari aurki ditzake irakurleak, denak elkarren osagarri, gaurko euskal haur poesiaren ikuspegi orokorra itxuratzera datozenak.
 


Zaldiko-maldikoan