Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Abere ba

Idazlea: Bigara (Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia)

Ilustratzailea: Bigara (Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia)

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2020

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Hitzekin jolasten du liburu honek. 101 abereri buruzko azalpenak emango dizkigu, baina ez hori bakarrik: palindromo bat, piztegi bat, hizkuntzarekin jolas egiteko irudidun hiztegi bat. Hiztegi itxura duen arren, piztegia edo bestiariuma da, hitzak eta piztiak elkartzen ditu. Baina era berean, abezedario moduan ere funtzionatzen du pizti bakoitzaren formetan aurki baititzakegu hizkiak; letra bakoitzean ezkutatuta bizi dira azeriak, kilkerrak, kaimanak, igelak…

Dena dela, jolasik ederrena eta euskaraz gutxien landu dena palindromoarena da. Ezkerretik eskuinera edo alderantziz irakurrita gauza bera diren hitzak ditu animalia bakoitzak: `asto hotsa ́, `ele bele ́, `aker oreka ́, `alegia igela ́, `apo zopa ́, `karramarro horra marrak ́, `zezenez ez ́. Kapikuarekin jolasten du etengabe liburuak, bai hitz horietan palindromoekin, baita animalia kopuruan ere (101). Hizkuntzarekin jolas egiteko eta euskararen aberastasunaz gozatzeko liburu-hiztegi-piztegi-palindromo irudiduna da hau, bakarra bere eremuan, eta zinez babestu beharrekoa.


Abere ba