Izenburua: Altxorraren bila
Idazlea: Maialen Alfaro
Ilustratzailea: Mayana Itoiz
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Bilduma: Iparraldeko haur saila, Lasaitasunez, 1
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Irakaspenezko album ilustratua dugu, haurrei barne ezagutzan aritzeko bideratua. Gidaria behar duen teknika liburu bat da, sentipenak eta emozioak hautematen, eta erlaxatze teknikak ezagutzen laguntzeko sortua.
Autobus bidai bat aitzaki, haurrak ekintza batzuk betetzea eramaten ditu testuak edo audioak (KDa du), eta horren ondoren galdera batzuk proposatzen dira parte hartzaileek adieraz ditzaten izandako sentipenak.
Ilustrazioetan testuingurua, edota emozioei buruzko informazioa ematen da. Testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat datoz, kolore apalekin, forma borobilduekin. Orokorrean hondoa zuria da.