Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amaren bularretakoa

Idazlea: Edmée Pardo

Ilustratzailea: Edgar Clement

Itzultzailea: Mario Unamuno Plazaola

Argitaletxea: Bellaterra

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Osasun-dibulgazioko album ilustratua da. Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarraren garrantziaz mintzo da, tonu hezitzailean.

Protagonista amak erabiltzen dituen bularretakoak janzteko irrikan dago. Leihotik esekita egoten diren bularretakoak falta dira. Neskari bularrak hazten hasi zaizkion unean, amak kozkor bat sumatu du bere bularrean, eta onkologoak tratamenduan jarri du. Neskatoak ez du hazten jarraitu nahi, baina amak haztea ezinbestekoa dela adieraziko dio eta bere burua zaintzen ikasteko jarraibideak emango dizkio.

Emakumeen bularren eta auto-miaketarako funtsezko posizioei buruzko irudiak berez mintzo dira. Ilustrazioetan hitzez adierazi ez diren gertakariak hauteman daitezke. Liburuaren azken orrialdeetan glosario bat ageri da, baita bularreko minbizia jasan duten hainbat emakumeren esperientziak ere. Testigantzak emakume horien ama-hizkuntzan idatzita daude.


Amaren bularretakoa