Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amona Vladimiraren urrezko hortza

Idazlea: Ignacio Sanz

Ilustratzailea: Eugenia Ábalos

Itzultzailea: Antton Olano (Rosetta)

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2019

Bilduma: Paper txoriak 24

Orri kopurua: 96

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Umore askoko ipuin honetan haurren eta aitona-amonen arteko harremanak jorratzen dira, bai eta haien heriotza barneratzeko prozesuak ere.

Haur batek bere amonak bizitzan zehar egindako ibilbidearen berri ematen digu. Haurrak ez du aitona ezagutu; hala ere, amonaren kontaketek aitonaren memoria bizirik mantentzen dute bilobarengan. Haurrak irakurlearekin partekatzen ditu amonaren izaera eta jokabide bitxiak, elkarrekin bizitako uneak, amonaren heriotza… amonaren memoria eraikiz.

Kapitulu bakoitzean zuri-beltzeko ilustrazio bat agertzen da, kapituluaren ideia nagusia indartzen. Detaile askoko irudiak dira.


Amona Vladimiraren urrezko hortza