Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Animaletrak

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2019

Orri kopurua: 52

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Alfabeto ilustratua. Alfabetoaren letra guztiak agertzen dira, “v” eta “w” salbu, eta lekua egin zaie txistukari afrikatuei: “ts”, “tx” eta “tz”.

Letra bakoitza alfabetoaren ohiko hurrenkeran lantzen da, txandaka.

Ezkerreko orrialdeetan, goran animalia baten izena ematen da, letra larriz (adib: BELEA); bere azpian animaliaren omenez asmatutako zirto bat letra larriz (adib: BELE ARTISTA,/ PINTORE MARGOLARI./ BAIETZ BERRIRO ERE/ IPURDIA BELTZ ZOZOARI!); eta barrenean letra minuskulan idatzita (adib: “b”).

Eskuineko orrialdean animaliaren ilustrazioa, gainean letra duelarik maiuskulaz idatzita (adib: “B”). Ilustrazioak ezkerreko zirtoaren arabera eginak daude (adib: ilustrazioan bele bat ageri da, mokoan arkatza duela, orri baten gainean “B” letra marrazten).


Animaletrak