Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arrautza bat txitatu zuen ardia

Idazlea: Gemma Merino

Ilustratzailea: Gemma Merino

Itzultzailea: Uxue Rey Gorraiz

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2019

Orri kopurua: 30

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Irakaspen ipuin ilustratua da. Norbere burua onartzea, identitate ugaritasuna, apaltasuna eta elkar zaintzea bezalako mezuak zabaltzen ahalegintzen da.

Kalparluxek ile zoragarria zuen. Beti ateratzen zen etxetik ilea ondo orraztuta, liso liso jarrita, eta gainontzeko ardiek liluraturik begiratzen zioten. Bera, noski, puztu egiten zen artaldearen aurrean.

Bero handiko egun batean, ordea, ilea moztu zioten ardi guztiei. Eta hasi zitzaion berriz ere ilea ateratzen. Baina… lezio handi bat ikasteko bidean jarriko da, berak uste ez badu ere.


Arrautza bat txitatu zuen ardia