Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arrautzan

Idazlea: Emma Lidia Squillari

Ilustratzailea: Emma Lidia Squillari

Itzultzailea: Xabier Olarra

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2020

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Etxeko txikienekin gozatzeko da album ilustratu hau. Enigamatxo bat aurkitu behar da. Izan ere, hamabi arrautza ikusiko ditugu hasieran, denak desberdinak tamainaz, kolorez eta ehunduraz, eta bakoitzeansortzeko zorian den kume bat dago (txita, ahatea, dortoka, krokodiloa…), gainera, ikus daiteke orriz orri nola hazten ari den. Komeriak gero etorriko dira, arrautzak hautsi eta munduratzean direnean. Hemendik aurrera arreta handia jarri behar zaie irudiei,bertan baitago testua ulertzeko gakoa (album ilustratu onenetan bezala, testua eta ilustrazioa elkar elikatzen dira honetan ere). Istorioaren kontalaria nor den asmatu beharko du irakurleak, eta zergatik falta diren elementuak orrietan aurrera egin ahala. Liburu zoragarria da, umoretsua, zorrotza, transgresorea…


Prentsako aipamenak:

Imanol Meceroren kritika Berrian


Arrautzan