Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Askatu liburu hau!

Idazlea: François Hanozet

Ilustratzailea: Gregoire Mabire

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Jolas liburuen trazako album ilustratua da, irakurlea liburuaren azken irakurraldiaren partaide bihurtzen duena, itxurazko interakzio gidoi batekin.

Liburu barruan dagoen laborategiko aztiak esku artean dugun liburua irekiko den azken aldia izan dela jakin du. Hori ekiditeko formula magikoa aurkitu behar du, eta irakurlearen laguntza ezinbestekoa izango du, sorginkeria desager dadin norbaitek ozen esan behar duelako formula.

Testua bezala, ilustrazioak irakurleari begira jarrita daude, elkarrizketa batean egongo bagina bezala. Komikietako irudi garbien eitea duten ilustrazioak dira, xehetasun askorekin deskribatzen dituztenak objektuz lepo dauden espazio labirintikoak.


Prentsako aipamenak:

Imanol Mercerroen kritika Berrian


Askatu liburu hau!