Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azken otsoa

Idazlea: Sébastien Perez

Ilustratzailea: Justine Brax

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan Milo izeneko gazteak heldu izateko bidea nola egiten duen ikusiko dugu.

Ehiztari leinu bateko partaide delarik, otsoen aurka belaunaldiz belaunaldi izandako borrokari amaiera emateko ardura hartuko du.

Azken otsoaren bila egiten duen bidaia kontatzeaz batera, familia eta ingurukoekiko ardura hartzean, eta izaki gaiztoaren aurka egitean, iraganeko minak gorpuzten ditu eta etorkizun berri bat eraikitzeko bidea topatzen saiatzen da, otsoen auzia behin betikoz amaitzean gertatuko dela jakinik.

Liburuaren ez-ohiko tamaina handia deigarria da.

Ilustrazioak, istorioaren kontakizunean parte hartu gabe ere, elementu esanguratsuak dira. Erabilitako teknikak, argi-ilun, kolore eta detaile distiratsuekin, erakargarritasuna eta indarra eransten dio kontakizunari. Ilustrazioetan tartekatu egiten dira lehen planoak plano orokor edota panoramikoekin, eszenak zerutik aurkeztuz batzuetan, gertu-gertutik erakutsiz beste batzuetan.


Azken otsoa