Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azkura dut zilborrean

Idazlea: Gracia Iglesias Lodares

Ilustratzailea: Ana Gómez

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun

Argitaletxea: Bookolia

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, fantasia eta umorea erabiliz kontakizun ero batean murgilarazten duena irakurlea.

 

Protagonistak sekulako azkura dauka zilborrean eta ezin ase dabil. Parean duen neskatoa laguntzen saiatuko da. Armiarma berde bat topatu eta kenduko dio, baina azkura du oraindik. Zilborrean zulo bat irekiko zaio, eskua sartzeko tamainakoa, handitzen eta handitzen joango dena. Neska zilborretik barrena sartu eta barruan lakua, sirenak, izurdeak… Protagonista zulotik begira jarri eta bera ere barrura sartuko da. Handik dabiltzala, erraldoi batekin egingo dute topo, elkarrizketan arituko dira, eta...

 

Ilustrazioek kolore biziekin eta bereziki perspektibekin jolasten dute, kontakizunari bizitasun eta “erokeria” puntua indartzen. Marrazki sinpleak dira, baina oso adierazkorrak.


Azkura dut zilborrean