Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Barre eginarazten duen panpina

Idazlea: F. J. Porquet

Ilustratzailea: Anabel Juste

Itzultzailea: Koro Muro

Argitaletxea: Harriet

Urtea: 2020

Orri kopurua: 48

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek nortasunaren bilaketaz hitz egiten digu, ipuin tradizionalen baliabideak erabiliz.

Txoropito jaunak badu panpina bat ez duena umeen jostailu izateko bidean jarri nahi. Zatar xamarra atera zaiola iruditzen zaio, atzamar luzeegiekin, eta ez duela balio haurrekin jolasteko. Panpinak bere bidea egin beharko du, zertarako balio duen bilatu eta Txoropito jaunak harrengana eramatea onar dezan.

Ilustrazioak koloretsuak dira, teknika ezberdinak uztartuz eginak (ur margoak, akrilikoak, kollagea, argazkiak, plastilina,...). Bi orri hartzen dituzte, eta batzuetan horizontalean eta bestetan bertikalean plantatzen dira.

Testua irudian txertatzen da eta forma ezberdinak hartzen ditu, batzuetan ilustrazioari jarraitzen.


Barre eginarazten duen panpina