Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basoan eta bakarrik

Idazlea: Magela Demarco

Ilustratzailea: Caru Grossi

Itzultzailea: Mario Unamuno

Argitaletxea: Ediciones Bellaterra

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek haurren sexu-jazarpenaz hitz egiten du. Zeharka, sinboloak erabiliz (otsoa), metaforen bidez, eta tonu goibelean eraikitzen da diskurtsoa.

Neskatila bakarrik geratu ohi da, etxekoak lanera joaten direnean, eta etxea baso iluna eta arriskutsua bihurtzen zaio, otso eta guzti: zarata beldurgarri asko dago, putzuak eta zingirak ere bai, eta neskatila otsoaren atzaparretan kateatuta geratzen da arratsaldera arte. Alabaina, egun batean, neskatila ausartzen da amari kontatzen. Ama, kostata, etxe-an giza-otso bat bizi dela konturatuko da; arrastoak ere ikusi ditu.

Ilustrazioen koloreak ezinbestekoak dira narrazioaren haria jarraitzeko: beltzetik eta grisetik, gorrira eta gris argira lehenengo; ondoren, kolore bizi guztiak: horia, arrosa, urdina, berdea. Aurpegiak ere oso adierazkorrak dira.


Basoan eta bakarrik