Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Begiradazalea

Idazlea: Marina Núñez

Ilustratzailea: Avi Ofer

Itzultzailea: Jone Irazu Garikano

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2020

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, kritika sozial handikoa, tonu baikor eta hezitzailean idatzia.

Telefono mugikorraren menpe bizi diren helduen munduan, Aitanak badu erronka handi bat: begiradak harrapatzea. Irmo saiatu arren, eta trikimailu ugari erabili arren, ez du lortzen helduek begirada altxatu eta aurpegira begiratzea. Estrategiak agortzear, mundu digitalak hipnotizatuta bizi ez den amona Margarengana jotzen du laguntza eske.

Xehetasunez beteriko ilustrazioek pisu handia hartzen dute. Pastel-koloreak eta zirriborro itxura duten trazu azkarrak erabiliz dinamismoa, umorea eta hitzez adierazten ez diren emozioak erantsi zaizkio kontakizunari.

Liburu haufinalista izan zen Album Ilustratuen Nazioarteko Compostela sariaren XII. edizioan.


Begiradazalea