Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Besteak ez bezalakoa

Idazlea: Ricardo Gómez

Ilustratzailea: Jordi Vila Delclós

Itzultzailea: Aintzane Atela

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2019

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

Orri kopurua: 168

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Eleberri psikologikoa da, patologia bat duen haur baten barne hizketaren bidez azaltzen zaiguna. Testuak egunerokoaren antzeko egitura du, batik bat haurraren gorabehera domestikoetan zentratuta, obraren azken laurdenean misteriozko abentura txiki bat bizitzen badu ere.

Psikologoak gertaera gustukoenak eguneroko batean idaztera animatzen du Samuel. Horrela, kapitulu batzuetan gogoeta horiek irakurri ahal dira, eta beste burutazio askoren artean jakingo dugu etengabe kalkulu matematikoak egiten dituela, ez zaiola gustatzen inork ukitzea, baduela osaba bat Luis izenekoa asko maite duena... Eta orriak joan orriak etorri Samuelen kontuak aditzen ohituko gara, eta ikusiko dugu nola gau batez MuNa deitzen den mamu imajinarioak kalera ateratzeko xaxatuko duen, oparitu dioten kamara berriarekin, gurasoei deus esan gabe. Baina gu ez gara larrituko, bai baitakigu idazleak gozo daramala istorioa, eta ez diola Samueli batere minik opa, zeren Samuel maita dezagun nahi baitu...

 

Irudiak txuri-beltzean dira, arkatzez egindakoak. Argazki kamara jasotzen duenetik, Samuelen argazkiak ilustrazioekin tartekatzen dira.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Besteak ez bezalakoa