Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bestiario sekretua : neskatila gaiztoak

Idazlea: Gabriela Larralde

Ilustratzailea: Myriam Cameros

Itzultzailea: Itziar de Blas

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2019

Orri kopurua: 60

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Neskato prototipoen katalogo ilustratura da. Batik bat estereotipoak eta aurreiritziak ukatzen dituzten izaeren aldarrikapenetan oinarritzen dira eskaintzen diren 23 “neskatila gaiztoen” soslaiak.

Testuek pertsonaia bakoitza deskribatzen dute, aldiko bat, elkarrekiko loturarik sortu gabe:Julia, Irune, Sheila, Maite, Miren, Ixabela (eta Maitena), Elia, Luana, Amaia, Zuri, Ane, Manuela, Elena, Nadia, Laia, Irati, Rita, Tam, Itzi, Pilar, Antonia, Haizea, Jaione. Pertsonaia guztiak haurrak dira, lauzpabost urtetik aurrerako adin zehaztugabekoak. Izaera handikoak dira guztiak, setatiak eta bihurriak. Ematen du izenburuko “gaizto” etiketa idazleek egin nahi duten kritika sozial bat dela, hainbat neskari era bidegabean “gaizto” deitzen zaiela salatzeko.

Testuek pertsonaiaren ekintza edota joera jakin bat deskribatzen dute.

Bi alditan (“Zuri” eta “Irati”) irakurleari parte hartzea eskatzen zaio, dela idazten, dela marrazten.

 

Ezker-eskuin orrialdeetan zabaltzen diren ilustrazioen gainean daude azalpen testuak. Konjuntoak txatal bildumaren antza hartzen du. Kolore paleta zabala darabilte, marrazketa teknika mistoarekin burutua, eta esku hutsezko jardunaren zantzuak areagotzeko zirriborratutako marrekin perfilatu dira irudiak. Konjuntoak itxura informala hartzen du, ohiko estandarretatik ihesean bezala.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Bestiario sekretua : neskatila gaiztoak