Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Beti bezala, ezer ez?

Idazlea: Christian Voltz

Ilustratzailea: Christian Voltz

Itzultzailea: Xabier Olarra

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2019

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek pazientzia, pertseberantzia edota oportunismoa bezalako gaiak proposatzen ditu, tonu umoretsuan, samurtasun ukituarekin.

Lehen ilustrazioan hazi bat uzten du protagonistak lurrean egin duen zulo batean. Ordudanik egunero itzultzen da, hazi horretatik sortuko den landarea ikusteko asmoz. Ia amaieran, protagonistak ez, baizik ikusle moduan konpainia egin dion txoriak eramaten du lorea. Azken ilustrazioan protagonista ikusten dugu, zain, lur gorritik landarea noiz aterako den etsipenez begira.

Ilustrazioek aparteko lekua hartzen dute albumean. Collage teknikaren bidezko proposamen estetiko ezohikoa dira, papera, alanbrea, ehuna, txapa eta material birziklatuak erabili dira, osagai planoak eta erliebezkoak konbinatuz.


Beti bezala, ezer ez?