Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bisitari bitxia

Idazlea: Gracia Iglesias Lodares

Ilustratzailea: Vicente Cruz

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2019

Orri kopurua: 42

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, izu-ipuin herabea eskaintzen duena lehen irakurleentzat. Testu errimaduna du, umorearen eta suspensearen arteko oreka mantentzen duen tonuan emana.

Bakarrik bizi zen andre zaharrak lagunak eduki nahi zituen, eta gauero iruten jartzen zen, zain. Behin batean zatika-zatika munstro bat agertzen hasiko zaio: oinak, hankak, ipurdia... Bisitaria osatzen denean, elkarrizketa arriskutsu eta adimentsua izango dute, eta ondoren harreman polit bati ekingo diote.

Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte. Informazio gehigarria eransten diote kontakizunari. Ilustrazioen bidez bigarren mailako istorioak ere kontatzen zaizkigu: zertan dabil katu bihurria? Nola lortuko du saguak ihes egitea? Armiarmak jango al du labexomorroa? Hontza gertaera guztien lekuko isila...


Bisitari bitxia