Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Charlie eta txokolate lantegia

Idazlea: Roald Dahl

Ilustratzailea: Quentin Blake

Itzultzailea: Amets Santxez

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2019

Orri kopurua: 240

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Charlie eta txokolate lantegia 1964an argitaratu zen lehen aldiz. Honakoa euskaraz egin den hirugarren itzulpena da, aurrekoak 1994an Zubia-Alfaguara (itzulpena, Agurtzane Ortiz de Landaluze) eta 1989an Alfaguara-Desclée de Brouwer (itzulpena, Juan Mari Sarasola) kaleratu ziren, eta hainbat edizio izan zituzten. Roald Dahl-en ohiko kezkak biltzen dituen obra da, hala nola justizia soziala, jokabide etikoa, edota patua. Eta ohikoa duen eran muturrera eramaten du pertsonaia protagonisten (heroien) bizipenak giro umoretsu baina garratzetan garatzeko joera.

Charlie Bucket, etxe txiki eta txiro batean bizi da, bere guraso eta lau aitona-amonekin. Parez pare txokolate-lantegi erraldoi bat dago, bertan urteetan inor sartzeko aukera izan ez duena. Egun batean, txokolate-lantegiko nagusiak, Willy Wonkak, iragartzen du bost haurri fabrika bisitatzeko aukera emango diela. Wonka txokolate tabletetan urrezko txartelak aurkitzen dituztenak izango dira zorionekoak. Lehenengo txartela, Augustus Gloopek lortzen du; txokolate tableta asko jaten dituen mutiko aseezina. Bigarrena, Veruca Saltek aurkitzen du; haren aitarengandik nahi duen guztia lortzen duen neskato gaizki hezia. Hirugarrena, Violet Beauregarderen eskuetara heltzen da; txikleak etengabe jaten aritzen den neskato lehia-zalea. Laugarrena Mike Teavek lortzen du; pantaila aurrean orduak ematen dituen mutiko apatikoa. Eta azkeneko txartela, Charlie Bucket herabeak lortzen du. Zehaztutako egunean, Willy Wonka gidari delarik, lau haurrek haren gurasoekin eta Charliek bere aitona Joerekin txokolate-lantegia bisitatzen dute. Wonka jaunak iragartzen die euren artean bat aukeratuko duela eta hari bizi guztirako gozokiak emango dizkiola, bai eta sari berezi bat ere...

Bisitaldia ezustekoz betea izango da. Gela bakoitzean gozogintzaren sekretu harrigarrienak ikusiko dituzte, bai eta ezusteko frogak ere. Banan bana haur bakoitza egotziko dute, bere bertute falta (akatsa?) agerian jarrita. Bisitaren bukaeran, Willy Wonkarekin geratzen diren bakarrak Charlie eta aitona Joe dira. Une horretan Willy Wonkak bere txokolate fabrika Charlieri oparitzat emango diola iragartzen dio.


Charlie eta txokolate lantegia