Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eltxo batek ziztatzen badizu

Idazlea: Jordi Gastó

Ilustratzailea: Christian Inaraja

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2020

Orri kopurua: 22

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Eltxo batek ziztatzen badizu» zinez dibertigarria da, eta ohiko gertakari arrunt batetik abiatuta, aurreirakurleak eta lehen irakurleak gonbidatzen ditu ziztada baten kontrako ezohiko erremedio bat probatzera. Jauzi egitea, keinuak egitea, jolastea eta adiskidetasun ederrean une ederrak pasatzea dira Jordi Gastó eta Christian Inarajaren gomendioetako batzuk.

 

Ez dago testu errimatu hau baino ukendu edo formula eraginkorragorik, fantasia, irudimena, adiskidetasuna eta beste pertsonekiko elkarrekintza sustatzen baititu, eta, gainera, ohikeria hausten du eta sentsazio berriak biziarazi.

 

Lerro eta zirkulu-formekin osaturiko trazu soilez egindako ilustrazio atsegin batzuekin osatzen da posologia. Berariaz modu inperfektu samarrean eginda dauden oinarrizko egitura hauek kolore lau eta alaiekin osatzen dira, kontakizunaren adierazkortasuna indartuz


Eltxo batek ziztatzen badizu