Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Elurrezko panpinen borroka

Idazlea: Rafael Calatayud Cano

Ilustratzailea: Marķa Simavilla

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2020

Bilduma: Paper Txoriak; 25

Orri kopurua: 112

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Narrazio fantastikoa da, identitateari, bizikidetzari eta gizarteari buruz hitz egiten diguna. Alegia erako ipuin luze honek berdinen arteko komunikazio eza, gorrotoa, inbidia, egoismoa eta botere-grina salatzen ditu, tonu hezitzailean.

Negu oso hotzean elurrezko panpinak sortu dira mendi tontorrean. Hasieran hiru bola besterik ez dira, baina berehala osatzen dituzte begiak, ahoak eta besoak harri eta adarrez. Sudurra jartzea besterik geratzen ez zaienean, ez dago azenariorik guztientzat eta batek sudur antzeko berenjena bat jartzea erabakitzen du. Une horretatik aurrera, batzuek euren nortasuna definitu nahiko dute eta taldeak, buruzagiak, arauak eta lehiak sortuko dira. Elkar erasotzen hasiko dira, zergatia oso ondo jakin gabe. Amaieran, udaberriko epelean, elurrezko panpinak desagertuko dira.

Ilustrazioak zuri-beltzean eginak dira, eta halako obretan ohikoa dena baino ugariago ageri dira. Hal ere bigarren mailako funtzioa dutela esan daiteke, kontakizunaren tonua mantentzen eta orrialdeak bisualki “arintzen”.


Elurrezko panpinen borroka