Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Erakusleihoan

Idazlea: Karmele Mitxelena

Ilustratzailea: Irrimarra

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2019

Bilduma: Albumak

Orri kopurua: 32

Adina: 16tik gora


Laburpena:

XIII. Peru Abarka Album lehiaketako irabazlea.

Heldua izanagatik ere bere burua gobernatzeko gauza ez den gizon baten eta bere ama edadetuaren erretratua egiten zaigu, tonu ubelean. Desira ez zuten egoeran daude, handiki izandakoak, patuak eskaini dizkien baliabideak kudeatzeko ezgauza.

Elizatik ateratzen diren aldiro begiratzen dio protagonistak eliza-atarian eskean egoten den andreari, Carola. Bere amak, berriz, ez du eskalea gustuko, eta begiratu ere ez dio egiten. Ama etxean utzita, bere saxofoia hartu eta porturantz joaten da semea, musika nota batzuen truke diru-eske. Amak ikusiko balu, lotsaren lotsaz hilko litzateke. Aitari esker daki saxofoia jotzen. Hura tematu zen musika ikasi behar zuenaz. Amak ez zuen semearen musikarekiko interesa sekula erakutsi, baina bazekienez semearen musika-eskolek familia leku onean uzten zuela, inoiz ez zion debekurik jarri; interes minimorik ere ez. Han, portuan, musika notak aireratu ahala, denetariko jendea gerturatzen zaio txanpon batzuk botatzera. Beste asko gerturatu ere ez dira egiten. Egun euritsu eta goibeletan, azkar erretiratzen da jendea etxeko goxotasunera, eta kaleak husten direnean, bera ere etxera itzultzen da. Bere etxe handira; handiegira. Banketxearekin duen zorra ere halakoxea da, handiegia. Eta denboralditxo bat darama, jada, lanik gabe. Bere amak, ordea, ez daki oraindik ezer ez. Nola esan? Nola kontatu? A zer nolako lotsa! Prestigio galtzea! Zer pentsatuko du? Eta bizilagunek?


Erakusleihoan