Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Estudio Eskarlata

Idazlea: Arthur Conan Doyle

Ilustratzailea: Fernando Vicente

Itzultzailea: Usoa Wyssenbach & Xabier Olarra

Argitaletxea: Igela

Urtea: 2019

Bilduma: Sherlock Holmes irudiduna

Orri kopurua: 144

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Sherlock Holmes eta Watson doktore ikerlarien lehen istorioa da. Obra bi zatitan banatua dago.

Lehen zatian, 1880 urtean Londresen kokatua, Watson doktorea etxe bila dabil, Afganistaneko gerratik etorri berri. Lagun batek Sherlock Holmes aurkeztuko dio, kimika-laborategiko lankidea duela esanez, eta hainbat zientzia-arlotan jakituna ez ezik ezagupen zabaleko gizona dela gaineratuz. Hortik aurrera elkarrekin bizitzen jarriko dira Watson eta Holmes, 221B Baker Street-eko apartamentua alogerean hartuta. Handik gutxira, askatzeko zaila den hilketa bat gertatu dela eta, Tobias Gregson Scotland Yardeko kideak laguntza eskatzen dio Holmes-i, beste batzuetan bezala. Holmes-ek kasuan parte hartzera animatzen du Watson: Hilketa ezohikoa da; gizon baten gorpua agertu da hutsik dagoen etxe batean. Gorpuak ez du zauririk; pareta batean “Rache” idatzita dago, odolezko hizkiekin. Holmes-ek hainbat zantzu aurkitzen ditu miaketan, tartean urrezko eraztun bat. Watsonen laguntzarekin eta beti dedukzioaren zientzian oinarritua, Holmesek Jefferson Hope jauna aurkezten du eraile bezala; zehazki bi gizonezkoren eraile izan dela frogatu baitu, Enoch Debber eta Josep Stangerson. Biak afera bat eta berari lotuak baitaude, jatorria Estatu Batuetan duena.

Bigarren zatia Estatu Batuetan kokatzen da. Denboran atzera egin dugu, kolonoen garai eta lekuetara, Coloradoko basamortura zehazki. Kontakizuna hasten da egoera dramatiko batean: Bidaian zehar kolono guztiak hil dira, egarriz eta gosez, gizon bat eta 5 urteko alabaordea izan ezik. Azkenetan daudela mormoi karabana batek salbatzen ditu. Aurrerantzean mormoien komunitatean biziko dira biak. Neska haztean, mormoi batekin ezkontzera behartu nahi dute; baina ordurako berak badu maite duen beste norbait. Aitak, alabaordeak eta honen ezkongaiak mormoi komunitatetik alde egiteko asmotan dira, baina ez dute lortzen. Mormoiek aita hiltzen dute eta neska bahitzen, mutila eurekin ez dela aprobetxatuz. Handik hilabete batzuetara neska tristuraz hiltzen da. Neskaren ezkongaiak bere bizitza osoa mendeku bila pasako du, munduan zehar mugituz bi errudunen bila.

Azkenean... Bi istorioek bat egiten dute eta istorioa bere osotasunean ezagutzera iristen gara, Holmes-ek kasua argitzea lortzen duenean.


Estudio Eskarlata