Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ez dut ile kizkurrik izan nahi!

Idazlea: Laura Ellen Anderson

Ilustratzailea: Laura Ellen Anderson

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Irakaspen pertsonalean zentratzen den album ilustratura da. Norbere burua onartu eta den bezalakoa maitatzea aldarrikatzen du. Ile kizkur-kizkurra du protagonistak, harroa eta ederra, baina ile lisoa eduki nahiko luke. Eta ile lisoa lortzeko trikimailuak bilatzen hasten da: orraziari eman eta eman aritzen da, lagunei ilea indar handiz tiratzeko eskatzen die, liburu astunak buruan jartzen ditu ilea zapal-zapal utz dezaten, ilea bustitzen du… Baina ez dio ezerk funtzionatzen. Halako batean, hara non topatzen duen neskato bat ile lisoa duena, eta kizkurra edukitzea nahi duena...

Ilustrazioak koloretsuak eta biziak dira, orrialdeak ia osorik betetzen dituzte. Ezinbestekoak dira istorioaren haria jarraitzeko. Tamaina eta tipo desberdinetako letrak daude, kontakizunari dinamismoa emanaz.


Ez dut ile kizkurrik izan nahi!