Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gora koloretako azazkalak

Idazlea: Alicia Acosta eta Luis Amavisca

Ilustratzailea: Gusti

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Baloreak lantzeko pentsatutako album ilustratua. Anekdota erreal batetik abiatuta, fikziozko ipuin baten bidez, genero estereotipoak haurren artean zein eratan agertzen diren erakusten du, eta berau ezbaian jartzeko eredu bat proposatzen.

Mutiko bati ikaskideek burla egiten diote azazkalak margotzea gustatzen zaiolako. Inguruko helduek ekinbide batzuk abiatzen dituzte, egoera bideratzeko. Egun batean bere aitak azazkalak margotzea erabakitzen du, eta oso alai doaz eskolara. Bere urtebetetze egunean azazkalak margotu gabe joatea erabaki du, inork burla ez egiteko, baina a zer poza hartzen duena ikaskideak eta andereñoa azazkalak margotuta agertzen direnean.

Orri biko ilustrazioak ditu, urmargoekin eginak, estetik retro batean, irudi sinpleekin. Koloreak biziak dira gorri-marroi antzean eginda.


Gora koloretako azazkalak