Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Grizzly birusa

Idazlea: Émilie Chazerand

Ilustratzailea: Amandine Piu

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Gertaera surrealista bat hartzen du album ilustratu honek abiapuntutzat, diruzalekeriaz eta adiskidetasun faltsuaz hitz egiteko.

Lore Musutxori doministiku egiten duen bakoitzean Grizzly hartza bat ateratzen zaio sudurretik; Jose Felix Lapurtzar gaiztoa neskatoarengana hurbilduko da, bere ustezko laguna egin, hartz horiek harrapatu, etxekotu eta maskota moduan saltzeko asmoz. Primeran joango zaio negozioa Jose Felixi, egun batean Lorek doministiku egin eta hartzarik botatzen ez duen arte. Errima zainduz ia bertso moduan idatzita dagoen testuari, xehetasunez betetako ilustrazio umoretsuek laguntzen diote.


Grizzly birusa