Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hans eta igela

Idazlea: Inazio Mujika Iraola

Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2020

Bilduma: Pikotxean, 01

Orri kopurua: 40

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua, paradoxaren (eta absurduaren) hainbat baliabiderekin irakurlea amaiera arte hats batean eramaten ahalegintzen dena.

Hans, iparraldetik etorritako mutila, herriko plazan jarri da bere igeltxoarekin, biolina jotzeko asmoz. Halako batean hasi da jendea hurbiltzen, gero eta gehiago, gero eta gehiago...eta azkenean jendetza geratuko da kateaturik bertan, ezin aurrera, ezin atzera! Alkateak, zerbait egin nahian Ertzaintzara deitu du, lehendakariarekin hitz egin du, helikopteroak ekarrarazi... baina ez dago zer egiterik! Ea hantxe, jendetzaren erdian, Hans eta igela.

Halako batean Hansek igela kutxatik ateratzen du, honek Hansen burura salto, eta PLOK! Tartetxo bat zabalduko da. Poliki poliki jendea mugitzen hasiko da eta, bete bezala, plaza hustu egingo da. Ea hantxe geratuko dira, bakar bakarrik, Hans eta igela.

Kolore okre, gorri eta arrosak erabiliz ilustratzaileak jende pilaketa nabarmentzen du. Hasieran elementu gutxi batzuk ikusiko ditugu, eta pixkanaka jendetza agertzen joango da, irudietan detaile ugari erakutsiz. Ipuinaren gailurra pasata, berriro ere irudiek gero eta elementu gutxiago erakutsiko dizkigute, hasieran bezala, zirkulua itxiz.


Hans eta igela