Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ibaian behera

Idazlea: Magnus Weightman

Ilustratzailea: Magnus Weightman

Itzultzailea: Uxue Alberdi

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2020

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Formatu handiko album ilustratu honetan ibaian behera egiten da bidaia, Untxi txikik han goiko sorburuan askatu duen gomazko ahatetxo horiaren atzetik, goi mendietatik hasi eta itsasoraino. Glaziarretatik abiatuta, paisaia aldakorrak ikusiko ditugu: ur lasterrak, haran berdea, lakua, ur-jauzia, herria, lantegi ingurua, tulipa zelaiak, padura, portua eta, azkenik, itsas zabala.

Orrialde bikoitzetan antolaturik, detailez jositako eszena ezberdinak ikusiko ditugu, testu labur batez lagundurik. Hiru untxi protagonisten bidaiaz gain bestelako pertsonaiak agertzen dira, eta aukera dugu hauen bidaia paraleloak jarraitzeko. Liburuaren hasierako orrialde bikoitzean horretarako proposamena luzatzen zaigu: Azeri familia ibaian ari da kayakean. Zein animalia ezagutuko dituzte? Laura Bildotsak zorte txar-txarra du arrantzan. Ikusten al duzu zer harrapatu duen? Danny Zakurra izugarri azkarra da. Segiko al diozu?

Eskaintzen diren paisaiak Rhin ibaiak Suitzako Alpeetatik Rotterdameko kostalderaino egiten duen ibilbidean zehar ikusten dira.


Ibaian behera