Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Inoren munduan

Idazlea: Asel Luzarraga Zarrabeitia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Orri kopurua: 252

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Abentura-eleberri fantastikoa da. Narrazio orokorra euskara batuan idatzita dago, eta horrez gain, protagonista biek beren euskalkia dute.

Egoera zailean topo egiten dute bi emakumek: Aize (ehiztari abila, indartsua, borrokalaria) eta Hodei (sorgina). Lehena gerlarien leinutik erbesteratua izan da eta Kurloi neba darama beti aldamenean, babesten, baina mamu izaeran; Hodei sorginen askazikoa izateagatik jazarria izan da. Basoan elkar ezagutzen dute, eta nora doazen oso argi jakin gabe, elkarrekin ekiten diote bideari. Argi dute biek ez dutela buruzagiak dauden lur-eremuetan bizi nahi, askatasuna eta berdintasuna desira baitituzte.

Hodeik Aizeri iradokitzen dio Orratz mendietara joan nahi duela, han bizi den Aztiak sorgin-ahalmenak indartuko dizkiolakoan. Eta halaxe ekiten diote bideari. Denetariko lurraldeak zeharkatzen dituzte. Basamortuan, Lexuri neskatilarekin topo egiten dute. Zauritua dago, basamortuko tribuei saldu nahian han abandonatua izan zelarik. Bere lurraldera bueltatu nahi du, erregearen semearen umea darama sabelean, eta dagozkion eskubideak berreskuratu nahi ditu. Gorabehera ugarirekin (abenturak, borrokak, leinu berriekin topaketak, ekaitzak…), lortzen dute Orratz mendietara iristea, eta hango bizipenaren ostean (non Hodeik ia bere botere guztiak galtzen dituen, irabazi beharrean), Lexuriren herrirantz abiatzen dira...


Inoren munduan