Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ipuina bete otso

Idazlea: Roberto Aliaga

Ilustratzailea: Roger Olmos

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2019

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 34

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek egitura eta gidoi ezohikoak ditu. Metafikzional deitzen zaion literatur moldea erabiliz liburuaren ezaugarriak erabiltzen ditu narrazioa garatzeko.

Emaitza otsoz betetako umorezko kontakizun zirkularra da, irakurlea bera ere jateko mehatxua egiten duena...

Mota, kolore, tamaina, adin eta izaera guztietako otsoak bizi dira liburuan, baina Otso Tripontzia gose da, eta ez dute janaririk inon topatzen. Liburuaren orrialde eta elementu guztiak miatzen dituzte, irakurlea ikusten duten arte. Hura arrapatu, eta ipuin barrura eramaten dute, gosea berdintzeko asmoz. Baina, irakurle-haurra negar batean ikustean Otso Tripontziak erabakitzen du ez jatea eta, etsi etsian, ipuinaren lehenengo orrialdera itzultzen da.

 

Ilustrazioen estiloa asko nabarmentzen da, marrazketa surrealista eta futuristekin, kontakizunaren mesederako ote den zalantzan jartzeraino.


Ipuina bete otso