Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iratxo bat behatoki astronomikoan

Idazlea: Rafael Mendoza Gaspart

Ilustratzailea: Iranzu Villalba eta Andoni Eskubi

Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi

Argitaletxea: Saure

Urtea: 2020

Bilduma: Arte xarmagarria, 2

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Jakintza album ilustratu honek Madrilgo Erretiro parkea ezagutzera ematen du.

Aitzakia literario gisa bi iratxo ditu protagonista: Elva eta bere lehengusu Oldton.

Iratxoen helburua parkea azkar zeharkatu eta behatokira heltzea izango da, Oldtonek bertatik ateratzen den Galaxiarteko trena hartuz espaziora alde egin behar duelako.

Leku ezberdinetatik igaro ondoren ( aintzira handia, kristalezko jauregia, noria eta infernuko aingerua) azkenean haien helburua lortu eta teleskopioaz baliatuz, Oldton atmosferatik kanpo abiatuko da Elva Madrilen utziz.

Ilustrazio koloretsuek apaintzen dute liburua iratxoek egiten duten ibilbidea erakutsiz eta benetako lekuak ezagutzeko moduan eginez.


Iratxo bat behatoki astronomikoan