Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iraultza bertikala

Idazlea: Ngũgĩ wa Thiong’o

Ilustratzailea: Agustin Comotto

Itzultzailea: Iraitz Urkulo

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2019

Orri kopurua: 96

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Elebitan argitaratutako edizioa da, euskara eta kikuyu hizkuntzetan. Izenburu osoa “Iraultza bertikala : edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik” da. Ipuin ilustratua da, alegia eran idatzia, irakaspen asmo agerikoa duena.

Kontakizunean gorputzeko atal ezberdinen arteko eztabaida irudikatzen da, atal bakoitzak bera dela gorputzeko atalik garrantzitsuena aldarrikatzen. Animaliak eztabaidaren lekuko eta epaile izango dira, baina azkenerako gorputzeko atalek giza singularitatea irudikatzen dute, gainerako animalien iritziaren aurka. Ordudanik gizakia zutik dabil.


Iraultza bertikala